XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
I. TESTUAModaren eraginez eguneroko bizimoduko ohitura batzuk aldatuz joaten dira.
Orain urte batzuk ohikoak ziren zenbait lanbide galdu dira edo galtzen doaz: eltze eta euritako konpontzaileak, etxez etxe ibiltzen ziren arropa-garbitzaileak, plantxadorak, galtzerdi-konpontzaileak etab.
Galdu diren edo galtzear dauden lanbideetako bat seltz-uraren egilearena da.
Garai batean
Gaur egun, ardo txarra
Botila bereziak erabiltzen dira seltza banatzeko, beira lodia eta muturrean hoditxoa duten sifoi-botilak, hain zuzen.
Tolosan bada oraindik seltz-ura banatzen ibiltzen den gizon bat.
Sifoi-botilaz betetako karrotxoari bultzaka, tabernaz taberna ibiltzen da alde zaharrean.
1993ko irailaren 14ko
Handik hartu eta egokitu dugu ondoko testua.
Zaharkituriko makineriaren aurrean izan dugu gure gizonarekin hitz egiteko aukera.
Seltzaren fabrikazioa ez omen da oso konplikatua:
Gure gizonak hiru tresna baizik ez du erabiltzen bere lanean: filtratzeko makina, presioa kalkulatzen duen saturadora eta botilak ahuspez betetzen dituena, hain zuzen.
Sifoi-botilak bereziak dira, arruntak baino askoz gogorragoak.
Orain, gainera, sare bat izaten dute inguruan, presioaren eraginez lehertuz gero babesa izan dezaten.
Lehen ez zuten sarerik izaten eta kontu handiz ibili behar izaten zen botilak betetzerakoan eta baita erabiltzerakoan ere.
Artisau modura ari den bakarra edo bakarrenetakoa omen da Tolosako gizon hau.
Berak esan duenez,
Ez omen da handia edari horien eta seltzaren arteko aldea.